1. |
Nekhbet
01:07
|
|||
2. |
Saia Goait
06:17
|
|||
Bihotz zikina zentrifugatu, haratustelen baraua egun batzuez luzatu.
Ondoren jarraitu tentaldietan jausten,
bihotzerre errazeko urdailak ez du inor engainatzen.
Eztarriko erre zapore errepikakorra urrundu heinean da lurruntzen.
Baporatzen ez diren errealitateek ez gaituzte limurtzen.
Zelatatu, hegaldia neurtu, zapart baten murtxikatu zaitu.
Saia Goait
Exekuzioa burutzen duen orok dauka alboan sarraskijale bat
ustelkeria beharrezkotzat duena.
Giro epelak mantentzen du hor goian.
Garapenaren estruktura piramidalaren lau itzaletan
pausatzen ditu jazarpenaren erpeak.
Kabitik ferekatu gaitu oihaneko indartsuenaren legeak.
Zelatatu, hegaldia neurtu, zapart baten murtxikatu zaitu.
Saia Goait
Ziklo naturalaren bermean.
Saia Goait
Kalte ordain ezin irentsia.
Saia Goait
Aztarna odolduak hatz artean.
Saia Goait
Putreak hegaldi espiralean.
Azken hatsa, azken irrifarra.
Gorputz biluzi hau da eskaini dezakedana
Amaigabeko lur-hartze misioa gure kontrolpean akzio eta erreakzioa,
baina egun baten putrea ere izan daiteke putrefakzioa.
Saia Goait…
|
||||
3. |
Sushi
04:35
|
|||
Emakume bat odolustuta bere etxean.
Familia bat bankuak botata kale gorrian.
Hiru gazte giltzaperatu dituzte erbestean
eta langile bat erahila izan da lantokian.
Aurrera egin dugulakoaren esperantzan
borroka guztiak amaitutzat ditugu eman.
Indignazioa, azeptazioa bilakatuta
eta bitartean kaleak ez dira sutan.
Iada hemen ez du euririk egiten
zoriontsu gara gure herri desberdin eder honetan.
Sua piztu gabe gordin jango dugu eskaintzen dutena
jipoi eta eraso zital guztiak.
|
||||
4. |
Ekhidistantzia
04:34
|
|||
Ikusi dut itsas azalean,
zerumuga urruntasunean.
Eguzkiaren ezkutaleku betiereko bilakatzen denean
gu non gaude?
Eguna jaio da, argia irten,
azken izarra itzali baino lehen
eta goizero berdin egin arren
ezin dut aurkitu leku hori non den.
Ekhia ta nire arteko distantzia.
Bi ikuspuntu ekhidistante ari dira elkar joka,
irudien ta irudipenen arteko borrokan.
Urdin, ilun ta argi bitartean
infinitua lerro bihurtzean.
Irudimena askatasunean,
gure zentzuen kaiola barnean.
Osotasuna ta era berean
kate labur bat begien aurrean.
Begirada bertara urtzean
irensten nau isiltasunean.
|
||||
5. |
Abiadan
04:16
|
|||
Esperoaren gasolina usain zakarra.
Bizi ta maitatzea bisita baten mugatzen, bi ziten artean zenbat bizipen.
Errepide latzetan etenpuntuak eten, abiadan.
Segunduz segundu, minutuz minutu
semearen besarkadak zenbatuak ditu, beratu ditu bere etsi ta min guztiak.
Urduritasunak, kezkak izan arren azal latzean,
ama baten laztanak edonor kokatzen du etxean.
Bizi ta maitatzea…
Mendeku zergen zergatia argia, ordaina senideek,
baina saririk ez dute ezagutzen asfaltoan urtu diren oinek.
Ezerk ez du geldiarazten sustraia bere bidean denean,
ezin hormak jasan arrakalak, ezin, ezin.
Esperoaren gasolina usain zakarra.
Bizi ta maitatzea…
|
||||
6. |
Mina
04:10
|
|||
Bitrina garden ta blindatu baten atzean babestuak.
Harria bota ta harro erakutsi eskua, saihestuz arrisku faltsua.
Beldurrean oinarrituz kontzientziak, argi geratzen dira gabeziak,
bake zaleak bakean izenean, gure kristala zartatzen denean.
Mina zapaldu ta gero, ez pentsa ez duenik eztanda egingo.
Min hori guk jarri dugu, min hori guk sortu dugu
Protokolo larrialdi amarrua, aspaldi irentsitako amua.
Mailakatzen dugu azala, larrua, mailakatzen dolua.
Amuaren sokatik tiraka uste ustel denak itotzen dira,
irentsi dezagun gure epaia, gure etxean ereindako metraila
Mina zapaldu ta gero…
Ez galdu salbu, inor ez salbu.
|
SAIA GOAIT
Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk, Karenka) Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Bi urtez entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman dute beraien lehen diska, taldearen izen bera daramana. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan. ... more
Streaming and Download help
If you like SAIA GOAIT, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp