We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Saia Goait

from Saia Goait by SAIA GOAIT

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

lyrics

Bihotz zikina zentrifugatu, haratustelen baraua egun batzuez luzatu.
Ondoren jarraitu tentaldietan jausten,
bihotzerre errazeko urdailak ez du inor engainatzen.

Eztarriko erre zapore errepikakorra urrundu heinean da lurruntzen.
Baporatzen ez diren errealitateek ez gaituzte limurtzen.

Zelatatu, hegaldia neurtu, zapart baten murtxikatu zaitu.
Saia Goait

Exekuzioa burutzen duen orok dauka alboan sarraskijale bat
ustelkeria beharrezkotzat duena.
Giro epelak mantentzen du hor goian.

Garapenaren estruktura piramidalaren lau itzaletan
pausatzen ditu jazarpenaren erpeak.
Kabitik ferekatu gaitu oihaneko indartsuenaren legeak.

Zelatatu, hegaldia neurtu, zapart baten murtxikatu zaitu.
Saia Goait
Ziklo naturalaren bermean.
Saia Goait
Kalte ordain ezin irentsia.
Saia Goait
Aztarna odolduak hatz artean.
Saia Goait
Putreak hegaldi espiralean.

Azken hatsa, azken irrifarra.
Gorputz biluzi hau da eskaini dezakedana

Amaigabeko lur-hartze misioa gure kontrolpean akzio eta erreakzioa,
baina egun baten putrea ere izan daiteke putrefakzioa.
Saia Goait…

credits

from Saia Goait, released September 18, 2019

license

tags

about

SAIA GOAIT

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk, Karenka) Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Bi urtez entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman dute beraien lehen diska, taldearen izen bera daramana. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan. ... more

contact / help

Contact SAIA GOAIT

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like SAIA GOAIT, you may also like: